2001ean sortutako heavy eta thrash musika talde bat da Damudot, Zaldibiakoa. 2006an Gerraren jabe maketa grabatu, eta hortik bi urtera Danbaka lehiaketan hautatuak izan ziren: horri esker, DVD batean grabatu ahal izan zuten beren zuzenekoa. 2012an kaleratu zuen taldeak lehen lan luzea, Heriotza da bakea dakarren bakarra.