2021.05.20
Danba

Danba

  • 1984 - 1994
  • Laudio (Araba)
  • Punk-rocka, Rocka, Funka

Atzera

Esamesaka
play_buttonadd_button
 

Esamesaka

1991 - Basati Diskak


Biktimak(Hitzak eta musika: Danba)
facebook iconfacebook icon
play_button
add_buttton
Zeru gorria(Hitzak eta musika: Danba)
facebook iconfacebook icon
play_button
add_buttton
Oskola(Hitzak eta musika: Danba)
facebook iconfacebook icon
play_button
add_buttton
23 ordu(Hitzak eta musika: Danba)
facebook iconfacebook icon
play_button
add_buttton
Erruduna(Hitzak eta musika: Ruper Ordorika)
facebook iconfacebook icon
play_button
add_buttton
Hau dena(Hitzak eta musika: Danba)
facebook iconfacebook icon
play_button
add_buttton
Eztanda(Hitzak eta musika: Danba)
facebook iconfacebook icon
play_button
add_buttton
Esamesaka(Hitzak: Jakes Ahamendaburu-Musika: Danba)
facebook iconfacebook icon
play_button
add_buttton
Big mama(Hitzak: D. Mumma-Musika: A. Thompson)
facebook iconfacebook icon
play_button
add_buttton
Mendeku kolpea(Hitzak: Omar Nabarro-Musika: Danba)
facebook iconfacebook icon
play_button
add_buttton
Mezu bat(Hitzak eta musika: Danba)
facebook iconfacebook icon
play_button
add_buttton

Formatua: CD-LP


Iraupena: 35'


Argi kodea: BDE017


PARTAIDEAK

  • Gille Iturriondobeitia, baxua
  • Javier Cepeda, gitarra
  • Josu Garaita, ahotsa
  • Pablo Torres, bateria

GRABAZIOA

IZ estudioa (Donostia), 1991ko abuztuak 1-14


SOINU TEKNIKARIA

Kaki Arkarazo, Jesus Suinaga


GENEROA

Rocka

Laudio, 1984ko negua. Punk musika egiteko asmoz lau lagunek bat egin zuten gau hotz batean: Abel (ahotsa), Javier Abal (bateria), Gille Iturriondobeitia (baxua) eta Javier Cepedak (gitarra) osatu zuten lehen laukotea. Batura hartatik jaio zen Danba. Taldearen lehen grabazioa bide laburreko maketa bat izan zen, lau kantuz osatua eta izenik eraman ez zuen kasete formatuan emana. “Hura izan zen egin dugun gauzarik atsegin eta errebeldeena” (1). Egin egunkariko irakurleek urteko maketa onena zela erabaki zuten, eta Danba, etorkizuneko taldea. Horri esker, bilduma batean parte hartzeko aukera izan zuen urte batzuk geroago, Discos Suicidas¬†diskoetxe bizkaitarrak bultzaturiko ¬°Condenados a luchar!-Borockari loturik! (1986) askoren artean eginiko diskoan hain zuzen ere. “Sucio progreso”, “Somos presos” eta “Sin un puto duro” kantuekosatu zuten Danbak bildumari egindako ekarpena. Kantuen izenburuek argi uzten zuten hitzen nondik norakoa. Bilduma horretako beste talde askok bezala, oroitzapen txarrak dituzte diskoaren sorreraren inguruan. “Une beltza izan zen taldearen historian” (1). Diskoak, ordea, sekulako salmenta izan zuen, eta argitaratzen jarraitu da urte askoan. Bitxikeria modura, garai hartan Javier Abal bateria jotzailea La Polla Records taldearekin aritzen zen zuzeneko emanaldietan saxofoia jotzen.

2993

Danba. (Aitor Arregi “Txisto”)

Disko horretarako kantuak grabatu orduko, aldaketa nabariak gertatu ziren taldean. Gille Iturriondobeitia eta Javier Cepeda soilik geratu ziren, eta Josu Garaita (ahotsa) eta Pablo Torres (bateria) taldekide berriekin beste aro bat ireki zuen taldeak. Ordutik aurrera, kantu guztiak euskara hutsezkoak izan ziren, eta musika aldetik ere aldaketak izan ziren. Batez ere rocka jotzen jarraitu zuen, baina ska, reggae eta bestelako erritmo leunagoek ere toki nabarmena izan zuten lehen disko luzean, Plataforman (Tsunami, 1989). Borockari loturik! argitaratu eta hiru urtera kaleratu zen, eta diskoetxe baten babesik ez baitzuten izan, autoekoizpenaren bidetik jo zuten; garai hartan hori nahiko gauza arraroa zen. Hamaika kantu jaso zituzten, Donostiako Tsunami estudioan grabatuak, horien artean Noizko?”, “88ko maiatza” eta diskoari izena eman zion Plataforman bera.

Taldearen sorkuntza lana izugarria izan zen garai horretan, eta, urtebete eskasera, Esamesaka bigarren diskoa (Basati Diskak, 1991) kaleratu zuen, hamaika kantuz osatua; tartean, Ruper Ordorikaren “Erruduna” kantuaren moldaketa. Hori da taldearen diskorik ezagunena eta kantu esanguratsuenak batzen dituena: “Biktimak”, “Zeru gorria”, “Hau dena”, “Eztanda”…

Kontzertu ugari eman zituzten garai hartan, baina, era berean, entsegu lokaleko lanak ez zuen etenik izan. Esan Ozenki zigiluan kaleratu zen taldearen hirugarrena: Frango funts(1992). Lan horretan ere nabarmena izan zen taldearen musika garapena: Red Hot Chilli Peppers, Fishbone edo Rage Against the Machine taldeen gerizpean ibili zen taldea, funk eta metal musika nahasketak eraginik. Diskoak ez zuen espero bezain harrera ona izan, eta garai hartarako aurreratuegia zela aipatu zuten zenbait komunikabidek.

446

‘Frango funts’ diskoa aurkezten Bertso Hop dendan. (Ikor Kotx)

1994an eman zuen Laudioko taldeak jendaurreko azken kontzertua. 2005ean, baina, Laudioko Gazte Egunaren ekitaldien barnean, sei kantu jo zituzten hainbat taldekide batu zituen talde batekin. Hala ere, taldearen jarduna betirako amaitua dagoela adierazi izan dute behin eta berriz.

Danbaren zenbait kantu, beste talde batzuek hartu eta moldatu dituzte. Betagarri taldeak “Biktimak” grabatu zuen 80/00 diskoan, eta Gasteizko The Dogs of the Black Foot taldeak “Eztanda” grabatu zuen 2006an.

Testua: Koldo Otamendi

  • (1) Argia, 1.263. zenbakia, 1989