Aretxabaletako rock taldea da Dear Flakutxo, Haritz Uriartek (gitarra, ahotsa), Iosu Arabolazak (bateria, ahotsa) eta Iñigo Lurgainek (baxua) sotutakoa. Rock psikodelikoa eta post-punka nagusi dira haien zuzenekoetan. 2021ean kaleratu zuen taldeak lehen lan luzea, Askatasunaren trena izenekoa, eta 2026an Hezurrak astintzen, lau kantuko EPa.