Jon Garcia del Val musikari arrasatearraren proiektu pertsonala da Del Val. Bere ibilbidea punk-rock taldeetan hasi bazuen ere, 24 urterekin Berlinera bizitzera joan, eta han bide berriak erakutsi zizkioten elektronikak eta jazzak. 26 urterekin, Iruñera itzuli zen Goi Mailako Kontserbatorioan jazz gitarra ikasteko. 2023an kaleratu zuen lehen disko luzea, Delval izenekoa, synth-poparen estetika oinarri harturik. Bigarren diskoa, Duda-muda karrusel geldiezina, Eric Deza, Ruben Sanchez eta German Ruiz-Alejos musikariekin grabatu zuen. Gaur egun, biko moduan aurkezten du bere proiektua, Marta Ugarte musikariarekin batera.