Aretxabaleta eta Otxandioko musikari batzuk bildu zituen Delirium punk-rock taldeak. Lau kantuz osatutako maketa bat argitaratu zuten 2019an, euskarazko eta gaztelaniazko abestiak bilduta. Urte hartan bertan, Haizeak dakarrena singlea kaleratu, eta izena aldatu zuen taldeak: Iluminatizz izenez aritu zen, harik eta 2023an proiektua amaitu zen arte.