Unai Lazkano, Ekhi Lopetegi, Tomas Palomo eta Igor Eskudero musikari zarauztarrek Bartzelonan 2000. urtean sortutako taldea da Delorean. Haien diskoetan pop-rock elektronikoa izan da nagusi. 2001ean kaleratu zuten lehen lana, Silhouettes izenekoa, eta Gaztea maketa lehiaketa irabazi zuten 2022an. Bigarren diskoarekin, 2004. urteko onenen hainbat zerrenda entzutetsutan aipatu zuten Delorean. Musika elektronikoaren eszenan erabat murgilarazi zituen beste bi disko kaleratu, eta, 2009an, nazioarteko prentsak erabat goretsi zuen taldea, Ayrton Senna EPa zela eta: Pitchfork, NME, The Fader, The Guardian, XLR8R, ABC News eta MTV hedabideek aipatu zuten. 2010eko Subiza diskoa gehien saldutakoen zerrendan sartu zen. Mikel Laboari eskainitako disko bat ere badute, 2017koa, eta hori izan zen kaleratu zuten azken lan luzea, 2018an beren ibilbideko azken kontzertuak eman aurretik.