Deñe Garcia-Bravo azpeitiarraren musika proiektu pertsonala da Deñe. 2019an kaleratu zuen lehen EPa, Azken agurra izenekoa, gitarraz eta pianoaz lagunduta, kantautore moduan. 2023ko Isladen itzaletan izan zuen lehen diskoa luzea; lan horretan, ekoizpen landuko pop baladak dira nagusi, eta Maialen Urretabizkaiak (pianoa), Paula Morenok (bateria) eta Olatz Azpiazuk (gitarra) osatutako taldearekin aurkezten ditu kontzertuetan.