2023.02.17
Desgaraian

Desgaraian

Hamaika hitz

Hamaika hitz

Bideoa: Zoe Martikorena

Atzera

Hamaika hitz

Bideoa: Zoe Martikorena

Bat gehiago

Eta denbora izotz pista irristakor bat da
errekarririk ez dago

Auto hartan sartzean somatu nuen
lehenago iritsiko banintz
orain ez nengokeela hemen
izan ere berehala berandutu zitzaienen irudiak
iraun egiten baitu denboran

eta denbora izotz pista irristakor bat da
errekarririk ez dago
zauden lekura iristeko
arrazoi bat gehiago

auto hartatik irtetean jakin nuen
mundu konplexua istante batera
nola murrizten den
sinistutako guztiak iraupen mugatua duela
oro iraul daitekeela
istante bakarrean

eta denbora izotz pista bat da
emadazu gero
zauden lekura iritsi ahal izateko
istante bat gehiago.