2023.02.17
Desgaraian

Desgaraian

Hamaika hitz

Hamaika hitz

Bideoa: Zoe Martikorena

Egunsentia

Egunsentia

  • Bideoa eta portada: Zoe Martikorena
  • Grabaketa: Mikel Begiristain eta Unai Ortiz de Zarate
  • Nahasketa: Mikel Begiristain
  • Masterizazioa: Oihan Lizaso (Noise estudioa)

Atzera

Hamaika hitz

Bideoa: Zoe Martikorena

Atzera

Egunsentia

  • Bideoa eta portada: Zoe Martikorena
  • Grabaketa: Mikel Begiristain eta Unai Ortiz de Zarate
  • Nahasketa: Mikel Begiristain
  • Masterizazioa: Oihan Lizaso (Noise estudioa)

Desgaraian

Sortaldetik argi berunezkoak
kalezulora egin du
jende bakartuen
hutsuneak arintzera

arrakala baten erditze beroan
zorion orduen ajea
merkantzia hauskorregia gertatzen da

morrontza itogarrian
inertziaren uberan
goaz joan zidor gaiztoan
luze doa denboralea
gogor joaz aldaizea
desgaraian
gauden aldian

esporetan barreiaturik
heldu den neguak
ezagun du
betiko geratu behar duela

baina argizaria jostailu zeneko
orbanak daude
sukaldeko harlauzetan
ez ote zen zartatze hura abagunea
zoruaren azalean?

morrontza itogarrian
inertziaren uberan
goaz joan zidor gaiztoan
luze doa denboralea
gogor joaz aldaizea
desgaraian
gauden aldian