Desgaraian taldearen kantuetan popa da nagusi, baina rockaren, herri kantuaren eta jazzaren oihartzunak ere aditu daitezke. Kutsu poetikoko hitzak kritika sozial eta politikorako baliatu ohi dituzte. Pandemia garaian elkartu ziren lehen aldiz Jon Gurrutxaga (ahotsa), Ekain Alzola (baxua), Garikoitz Ortiz de Villalba (teklatua), Xabi Agirrezabala (gitarra), Markel de Reparaz (gitarra) eta Peru Iparragirre (bateria) musikariak kantuok konposatzeko; taldea osatu zuten garaiarekin du zerikusia, hain zuzen, Desgaraian izenak.