Bizitzan dena neukala
orain arte ez dut jakin. Ez
Berri txar batek
begiak ireki dizkit
baina denbora
laburtu ere egin dit
Bihotza konorte barik
Berpiztu eta orain… Eutsi!
Zuk bakarrik maite nazazu
Hemen nauzun artean
Negarrez bada ere poza izanen da
Zuk bakarrik maite nazazu
Muxu traka finala
Hamaika gau iraungo dituelakoan
Zuhaitz honek ez du berriz
hosto berderik izanen
Onartu egin dut
Fruiturik ez baina adarrak bai
Ustiatuz nire udazkena
Horia, gorri-laranja,
Kolorerik maiteenak
Zuk bakarrik maite nazazu…
Solo
Ezagutu dudan orok
gaur betetzen nau gogoz
Zuk bakarrik maite nazazu
Hemen naukazu hilezkor
Zuk bakarrik maite nazazu…
Bakarrik maite nazazu
Bihotzak sutan jarriko ditugu
Hau betiko dirauelakoan
Negarrez nagoen arren
Azkenak ematen egon arte
Benetan poza baino ez da izanen