Bazen behin Nafarroan
Sorginak izutzen zituen
herri ausarta, sendoa.
Eta harantz abiatu nintzen
Tabernan mutil zaharren
solasa deszifratu nahirik
Zelako algara! ni barrez
Trikitixa ixilik
Errekan gora putzura
Erronka bila berriz ere
Lagun mina natura
Joarea jotzen joateko
Prest nago
Hara berriro
Dantza mendian
barrez abentura gehiago
Beti aldiro
“Martxa” eta negar
Hala da Zubieta
2006-tik geroztik
Ene bihotzaren zati bat
bertan dago taupadak egiten
errotaren erritmora
Herriko argi oro itzalita
Gaueko isiltasunaren menpe
Plazan jendetza esperoan
Joaldunen zuziez argitzeko
Prest nago…
Hala da Zubieta
Hainbat euskaldun berri ziren
Euskeraren bila joan arren
Betirako, hor familia
topatu egin genuen
Solo
Herri bat
miragarria
Bere semetzat hartu ninduen familia
Nire hizkera eman zidana
Hori da Zubieta
Hala da Zubietan
Prest nago
Tontorreraino
Joarea jotzen
Hala da Zubietan
Prest nago
Busti goraino
Putzuan murgildu
Hala da Zubieta
Nahiago
Zurekin egon
Betiko martxan
Hala da Zubietan