Lezoko talde bat da Desoreka, 2000. urtean sortua. Nu-metal doinuak dira nagusi haien kantuetan, baina estilo askotatik edaten dute: metaletik, rock gogorretik eta baita 70eko hamarkadako funketik ere. 2005ean taldearen izen bereko diskoa kaleratu zuten, Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin, eta 2008an Funanbulista, bigarrena, Oihuka diskoetxearekin.