90eko hamarkadako pop-rockaren eragina nabarmena da Gernikako Dientes de Luna taldearen lanetan. Hona hemen taldekideak: Aimar Cid (ahotsa, gitarra), Unai Bilbao (gitarra, teklatua), Gorka Etxeberria (gitarra), Lander Egia (baxua), Amaiur Zugadi (koruak) eta Joseba Mugartegi (bateria). Kantu gehienetan gaztelania nagusi bada ere, euskarazko hainbat kantu ere egin zituzten, 2005ean taldea sortu eta 2011n egonkortu zenetik. 2024an agurra iragarri zuten.