Hendaian sortutako reggae eta raggamuffin talde bat izan zen Doktor Deslai, 1995 eta 2003 artean aritutakoa. Stephane Bivalski (gitarra) eta Josetxo Mintegi (ahotsa) izan ziren taldeko kide nagusiak, eta, estudioko bi disko kaleratzeaz gain, zuzeneko bat ere argitaratu zuten, gaztelaniaz, ingelesez eta euskaraz abestutako kantuak bilduta.