Alberto Iriarte musika ekoizle nafarraren ezizena da Dodosound, Leire Villanueva musikari eta abeslariarekin duen Iseo & Dodosound proiektuagatik ezagunagoa. 2004an hip-hoparen eta turntablismaren munduan sartu zen, eta Raperos de Emaus taldean parte hartu zuen , besteak beste. Hegoak kaleratu zuen 2013an, lau kantuz osatutako EPa, Irati Majuelo bertsolaria eta Norzzone eta Moises No Duerme rap abeslariak kolaboratzaile zituela.