2023.07.04
Don't Save The Queen

Don't Save The Queen

  • Rocka

Azkarrena ahulena

Nahi gabe izan dela
Erreflexuzko jestua
Utz dezagun ezer ez baita
Aldi askotan errana
Terreno hortan ez jolastea
Zainetan sartzen baizira
Horren besterako ez da
Zarta bat baizik ez baita
Eta gainera meresia
Zure itxura galtzea
Zuretzat ezinezko
Hortan negoziatzerik ez da

Azkarrenak beti azken hitza bere
Azkarrena beti nazkagarria ere
Eta besteari ukatuta bizia
Nunbait ere daki ez duzula irabazia

Ohiturazko bilakatuka
Zure komunikatzeko era
Ispirituaren pobrezia
Sufri arazten duzun guzia
Zure izateko ezintasuna
Nazkaren pertsonifikazioa
Kanpokoentzat usoarena
Horretan bai aditua
Aitortu ere beharra da
Mila aldiz egainatuta
Sekulan lortu nahi zenukena
Horretan porrota haundiena

Azkarrenak beti azken hitza bere
Azkarrena beti nazkagarria ere
Eta besteari ukatuta bizia
Nunbait ere daki ez duzula irabazia