2023.07.04
Don't Save The Queen

Don't Save The Queen

  • Rocka

Eta gero

Bizi oso bat manamenduak segitzen
Bizi oso bat ondorioaz beldurtzen
Familikoa ez dena mespresatzen
Beste ideia duena kondenatzen
Testuek errana otoitza egiten
Iraganeko ekintzak ezabatzen
Lortzeko asmoz dena justifikatzen
Gaizki zoazela ez alduzu ulertzen?

Eta gero zer benetan?
Segur dena edo dudan?
Errandakoa agian
Nik dut ezartzen zalantzan

Zuen utopiak gure amets gaixtoak
Hilen gainean asmatzen eremuak
Profezien ordez saltzen dira zepoak
Aho beroak ta bertset satanikoak
Pikutara dogmak eta lege mutxituak
Nahiago biziak ematzen dituen pozak
Helburua ez da zehaztea onenak
Behar baitira mota guzietakoak

Eta gero zer benetan?
Segur dena edo dudan?
Errandakoa agian
Nik dut ezartzen zalantzan