2023.07.04
Don't Save The Queen

Don't Save The Queen

  • Rocka

Iritziak eta sentimenduak

Ez da arrazoina behar dela beti
Baina zure jarrera entzun arazi
Ideia bat baizik ez bada ere omen
Horregatik arrapostua ematen
Parekoa oker ez bada beti
Adimena diozu ulertarazi

Iritziak sentimenduak
Ez dira kondenak ta sententziak
Nork bere adierazteko moduak
Azkenik hitz egiteak
Bestea baino gehio kantatzeak
Ez dizkizu ekarriko ohoreak

Nahi duena uzten duzu mintzatzen
Ezin ukatu merito hau bederen
Errandakoa ez baduzu gustuko
Pentsatu behar dena erakutsiko
Hala ta guztiz berdin badu segitzen
Noiz nahi bere besta diozu ospatzen

Iritziak sentimenduak
Ez dira kondenak ta sententziak
Nork bere adierazteko moduak
Azkenik hitz egiteak
Bestea baino gehio kantatzeak
Ez dizkizu ekarriko ohoreak