2023.07.04
Don't Save The Queen

Don't Save The Queen

  • Rocka

Irriz

Maitatua beti izaten ez da
Horren lortzeko ordaintzen ere da
Fenomeno natural berezkoa
Gizaki guzien artekoa
Naturala da bihotzezkoa
Edo horia zerbait bortsatua
Batzuetan ari izan karkailaka
Edo bizar petik ere izana

Irri egin nahi dut
Hori zer nahi gerta
Debeku guzieri buru eginda
Asaldatuko dut morala ertsia
Gizakiaren berezkoa ez al da
Helbururik gabe entzun nahi dut eta
Irri egin nahi dut euria ere bada

Hilko nuke hitz-joko batendako
Berdin dio ez badute gustuko
Horretarako ez naiz gordetuko
Besteeri komunikatzen ahalko
Arma azkarra izaten ahal dela
Nik uste soilik indar zoriontsua
Gai guziekin praktikatzen ahal baita
Obskurantistendako zer zoritxarra

Irri egin nahi dut
Hori zer nahi gerta
Debeku guzieri buru eginda
Asaldatuko dut morala ertsia
Gizakiaren berezkoa ez al da
Helbururik gabe entzun nahi dut eta
Irri egin nahi dut euria ere bada

Irri egin nahi dut
Hori zer nahi gerta
Helbururik gabe entzun nahi dut eta
Irri egin nahi dut euria ere bada