2016an sortutako garage-rock eta post-punk talde bat izan zen Drumkopters. «Hondartzako olatuen bitsaren gainean surfeatzen agertu ziren, eta abiadura berberarekin desagertu»: riot grrrl mugimenduaren doinuak ekarri zituen taldeak, eta zerikusia izan zuen hirugarren eta laugarren olatuko feminismoarekin. 2018an kaleratu zuten argitaratutako disko bakarra, taldearen izen berekoa.