Berrizko hirukoa da Dube. 90eko hamarkadako doinuen eraginetik abiatuz, gaur egungo musikan kokatzen da taldea, soinu eta ahots gordin, gogor eta melodikoak nahasturik. Aiert Agirrek (ahotsa, gitarra), Imanol Jareñok (baxua) eta Iker Hernandezek (bateria) osatzen dute. 2023an Ezer ez da diskoa kaleratu zuten.