Kantautorea da Edu Zardoya tuterarra. Popa, punk-rocka eta egile kantua uztartzen ditu bere lanetan. Harresi eta Aingura punk-oi! taldeetako kide ere bada. Bakarkako ibilbidea bertsioak jotzen hasi zuen, baina zenbait EP eta disko kaleratu ditu, gehienbat gaztelaniaz idatzitako kantuak bilduta, baina euskarari gero eta leku handiagoa ematen dio bere argitalpenetan.