Egurra ta Kitto Azpeitiko taldea da, 2008tik ska eta punk doinuak lantzen dituena. Sei lanez osatutako diskografia zabala argitaratu dute urteotan, horietako batzuk autoekoizpenak, eta beste batzuk Mauka diskoetxearekin kaleratutakoak. Lehena 2010ean kaleratu zuten, Argituko du izenburuarekin, eta azkena 2024an, dantzalekurako egokiak diren bertsio elektroniko batzuk bilduta: After Egurra ta Kitto.