Ekhi Lambert Irulegiko kantautore eta konpositorea da, euskal herri kantak, abangoardiako popa, heroic fantasy unibertsoak eta abar uztartzen dituena. Bere bigarren diskoa, Inbasioak, orkestrarako konposatu eta moldatu du urte oso batez, eta, ondotik, hainbat jatorritako musikarien laguntzaz ekoitzi: Oiasso Kamerata, Joseba Irazoki, Oihan Oliarj-Ines, Felix Buff… Taula gainean, gitarra elektrikoak lagundurik, Ekhi Lambertek kolore soilak jartzen dizkio bere musikari. Bere konposizio zehatz eta fantasmagorikoek mintzaira berezia dakarte: ahots baten deserria, itzul ezin daitekeenaren mugetan.