Hazparne eta Itsasuko musikari batzuek osatutako taldea izan zen Elaudi. Folka eta munduko musikak zituen oinarri: Euskal Herriko herri kantak, Maliko bluesa, musika arabiarra, Kubako doinuak, ijitoen musika, eta abar. Hamar urteko ibilbidea izan zuen proiektuak, 1998 eta 2008 artean, eta hiru disko argitaratu zituzten. Musikari hauek hartu zuten parte proiektuan: Mirentxu Agerre (ahotsa, panderoa, senza), Pantxix Bidart (ahotsa, gitarra, cistrea, oud-a), Yves Bidart (ahotsa, darbuka), Andde Karrere (ahotsa, kontrabaxua) eta Xabier Itzaina (ahotsa, gitarra, txirula, ttunttuna).