2015ean Bakion sortutako rock-and-roll talde bat da Elortegi Anayak. The Killministers taldearen errautsetatik jaio zen, eta orduko power-pop doinuen ildoari jarraitu diote talde honetan ere: rock-and-rolla, punka eta garagea dira nagusi haien kantuetan. Lau lan argitaratu dituzte gaur arte, azkena 2022an, Amaiera barri bat izenekoa.