Eñaut Zubizarreta Mendietak (1992, Leintz Gatzaga), txelo ikasketa klasikoak egin zituen arren, Trigger izen artistikoarekin rocketik eratorritako musikak landu zituen lehen diskoan: Esku bi hamar hatz (2019). Poliedro Vol. I lanarekin (2021), berriz, teknika berritzaileagoak landu zituen, eta, diskoaz gain, jarraibide metodologiko bat kaleratu zuen, disko horretan landutako molde berriak Euskal Herriko harizko instrumentuen jotzaileei erakusteko asmoz. Afrikako doinuak euskal aireekin uztartu zituen Doodem lanean (2024); horren ondotik, Salbaiak diskoa (2026) argitaratu du, hari zortzikoterako post-rock obra.