2012ko martxoan sortu zen Endemaño taldea, Ane Mateosek (bateria), Mayi Martiarenak (gitarra) eta Aitane Goñik (baxua) osatua. Ibilbide laburra izan zuen proiektuak: maketa bat kaleratu zuten 2014an, punk doinuak nagusi hartuta, baina taldearen amaiera iragarri zuten 2015ean.