Kanbon sortu zen Eneko Labeguerie, 1954an. Aldarri abertzaleak dira nagusi haren kantuetan. Mixel Labeguerie mediku, politikari eta kantari ospetsuaren semea da, bost anaietako bigarrena. Burgosko Prozesuko garaian hasi zen kantari, eta gerora Guk talde historikoko kide izan zen. Taldearentzat idatzitako kantu argitaragabeak Nazio berria diskoan kaleratu zituen 1999an.