2019.12.19
Eneko Labegerie

Eneko Labegerie

  • 1954
  • Kanbo (Lapurdi)
  • Herri kanta

Atharratze

Izar liliak sohuan ximel ülünian
Atarratze hertxatzen da gaur lan gabian
ez baitie lantegirik arra txütitü
bena die jauregi bat, arrunt altxatü

Atharratze ülünian ximeltzen lan gabian
Atharratze ülünian ximeltzen lan gabian.

Atharratzen dut ikusten azken urtetan
jentia franko trixterik han karriketan
lan atzemanen dienez nun eta zertan
familiaren hazteko goiz aratsetan.

Bazien zur lantegiak hemen herrian
eta galtzen zielakotz irabazian
nausi sosdunek utzi zien bazter ordian
izanik ere jentia behar hunian.

Atharraztarretaz segur trufatzen dira
ta ber sailian ezartzen gain herritarrak
hago hor Santagaztarra ta Larraintarra
jauregi berria daite gaztelu tzarra.