2019.12.19
Eneko Labegerie

Eneko Labegerie

  • 1954
  • Kanbo (Lapurdi)
  • Herri kanta

Nafarra, oi Nafarra!

Nafarra oi Nafarra Euskadi lehena
ederra zen ametsa zure erregena.

Arrosa bat urrezko zazpi hostokoa
errege ahur baten neurri betekoa
edozoin baratzetan ezin sortuzkoa
zurean zen loratu batasun gogoa.

Nafarra oi Nafarra Euskadi lehena
zer egin da ametsa zure erregena?

Entzuten da kantatzen zure gaztelutan
uztai harri zaharren erreberietan
Santxoren hil obitik ilun nabarretan
beti jalgitzen diren hasperen trixtetan.

Nafarra oi Nafarra Euskadi lehena
ederra zen ametsa zure erregena.

Azkarrena zu zinen zazpi anaietan
zure gatetan preso nork zaitu ba eman?
Xuti zaite ta jalgi errege jauntzitan
batasun berriaren arrosa eskutan.

Nafarra oi Nafarra Euskadi lehena
bizi bedi ametsa zure erregena