2019.12.19
Eneko Labegerie

Eneko Labegerie

  • 1954
  • Kanbo (Lapurdi)
  • Herri kanta

Askatasuna

Demokrata referendum
oi hitz horien hutsa
Euskal Herriko seme bat
kartzelatzen delarik.

Demokrata referendum
oi hitz horien hutsa
Euskal Herriko seme
torturatzen delarik.

Askatasuna ez ditek konprenitu
askatasuna hire erran nahia.

Hemen nago ikaretan
bainan kantu batekin
zer egin gure herrian
kartzelatzen delarik.

Hemen nago ikaretan
bainan kantu batekin
zer egin gure herrian
torturatzen delarik.

Askatasuna ez dute konprenitu
askatasuna hire erran nahia.

Hiretzat hil direnak
herria ez dituk ez
galdu hire lurpean
bakearen semeak.

Egun ere xutik dituk
hilobien gainean
eta haizearekin
kantuz ari guretzat.

Askatasuna ez ditek konprenitu
askatasuna hire erran nahia.