Kasernarat taldean aritu ondoren, 2017an atera zuen bere bakarkako lehen lana. Hainbat sari jaso ditu, horien artean Gaztea Maketa Lehiaketako Kafe Antzokiaren saria, eta Euskal Herritik kanpo Kataluinian, Galizian, Frantzian, Belgikan, Alemanian, Suitzan eta Italian eman ditu kontzertuak. Mirokutana ekoiztetxearen Bihar dok amairu dokumentalean parte hartu du berriki, Julen Lekuonaren “Itsasoan urak handi dire” kantuaren bertsio batekin.
Bideo bertikala ✓
Kalitate eskaseko audioa edo lo-fi ✓
Botoi bat falta duen eskusoinua ✓
2019ko martxoaren 24an Landetxako Auzo Elkartean (Irun) grabatutako pieza esperimental, Beatriz Arana aktorearekin.
Egia dun, espaloi ertz hartan esan ninana
basoaren izerdiaz, ilargi erdiak marrazten hituen artean
sustrairik botako ez geninan lurrean.
Arrangurek topatuko haute, egin arren bide
horregatik ez naun ordea, geldituko haien zain egunero.
Ogirik ez da mahaian, mahairik ez dugu eta.
Edonon egon naiteke, ez edonoiz, ordea.
Errepidearen ertzetik, ezin zeruari so egin
hire argiek itsututa: utzidan eskatzen azken desira bat!
Azken hatsean ez haut ikusi nahi.