2020.03.04
Eneritz Furyak

Eneritz Furyak

  • 1993
  • Irun (Gipuzkoa)
  • Bluesa, Rocka
  • Webgunea

Kasernarat taldean aritu ondoren, 2017an atera zuen bere bakarkako lehen lana. Hainbat sari jaso ditu, horien artean Gaztea Maketa Lehiaketako Kafe Antzokiaren saria, eta Euskal Herritik kanpo Kataluinian, Galizian, Frantzian, Belgikan, Alemanian, Suitzan eta Italian eman ditu kontzertuak. Mirokutana ekoiztetxearen Bihar dok amairu dokumentalean parte hartu du berriki, Julen Lekuonaren “Itsasoan urak handi dire” kantuaren bertsio batekin.

Zaldi zuria

Zaldi zuria

Zuz: Eneritz Furyak

Balio-galera

Balio-galera

Bideo bertikala ✓

Kalitate eskaseko audioa edo lo-fi ✓

Botoi bat falta duen eskusoinua ✓

Maskara

Maskara

2019ko martxoaren 24an Landetxako Auzo Elkartean (Irun) grabatutako pieza esperimental, Beatriz Arana aktorearekin.

Atzera

Atrezzo

Atzera

Esnatu nintzen (zuzeneko saioa)

Atzera

So egin (Kafe Antzokia)

Atzera

Sinkropredazioa (Sortu Dira Besteak, 2017)

Egilea: KK Inzona

Atzera

Maskara ('Arraten' bilduma)

Egilea: Arriguri

Atzera

Zaldi zuria

Zuz: Eneritz Furyak

Atzera

Balio-galera

Bideo bertikala ✓

Kalitate eskaseko audioa edo lo-fi ✓

Botoi bat falta duen eskusoinua ✓

Atzera

Maskara

2019ko martxoaren 24an Landetxako Auzo Elkartean (Irun) grabatutako pieza esperimental, Beatriz Arana aktorearekin.

Atzera

Burmuin suntsituak

Atzera

Magia usoa

Hamaika izar

Udare larruzko begien hortzetan, amets atzeman ezinak errenka: hamaika gau daramazkiat esna, hire joko suge miztoaz galdezka. Gazte izanagatik ez zidak barkatzen, nekeak bazakik hezurrak apurtzen, akiduraz ezin diat bereizi, zer den fikzio, zer egi, noiz izan zen… etzi. 

Zeruan badira hamaika izar 
eta haien distiraz aspertu naiz. 
Ilbeltzaren azken hondarretan 
igelak bildu dira ilgoraren lasterketan. 

Sortu eta hil, hil naiz, ez dut sortu: 
galtzaile izan nahi dut, grina didazu agortu. 
Epai itzazue nire aukerak 
harrizko barkua eraikiko dut, bizi nadin bertan. 

Sortu eta hil, hil eta sortu: 
galtzaile izan nahi dut, grina didazu agortu. 
Apurturik naiz, bisaia zait itsustu, 
baina zure hortzen salmoak ditut ostu. 

Zure hortzen artetik salmoak ditut ostu. 
Argia jan nuen eta orain haren falta dut. 
Ilunetan naizela ez nazazu gidatu. 
Saiatu arren, esan, ezingo nauzu ahaztu. 

Zeruan badira hamaika izar 
eta haien distiraz aspertu naiz. 
Sukalde zikinena dugu sehaska, 
dantza egiten dugu memoriaren gainean. 

Sortu eta hil, hil naiz, ez dut sortu: 
galtzaile izan nahi dut, grina didazu agortu. 
Erantzunik ez da beste aldean 
telefonoaren hariaz estutu du dena. 

Sortu eta hil, hil eta sortu: 
galtzaile izan nahi dut, grina didazu agortu. 
Apurturik naiz, bisaia zait itsustu, 
baina zure hortzen salmoak ditut ostu.