Kasernarat taldean aritu ondoren, 2017an atera zuen bere bakarkako lehen lana. Hainbat sari jaso ditu, horien artean Gaztea Maketa Lehiaketako Kafe Antzokiaren saria, eta Euskal Herritik kanpo Kataluinian, Galizian, Frantzian, Belgikan, Alemanian, Suitzan eta Italian eman ditu kontzertuak. Mirokutana ekoiztetxearen Bihar dok amairu dokumentalean parte hartu du berriki, Julen Lekuonaren “Itsasoan urak handi dire” kantuaren bertsio batekin.
Bideo bertikala ✓
Kalitate eskaseko audioa edo lo-fi ✓
Botoi bat falta duen eskusoinua ✓
2019ko martxoaren 24an Landetxako Auzo Elkartean (Irun) grabatutako pieza esperimental, Beatriz Arana aktorearekin.
Luma urdin ilunez jantzita datoz gaur
oinetatik lepora, arauari jaramonik ez.
Esku bateko hatzetan kabitzen zaizkit,
gehiegi ordea uso zuri epailearentzako.
Bakea ez dut atsegin nik,
hautsak harrotzera nator, basamortu hezetik.
Maldan behera, maldan behera,
itsasoa erdietsi gabe,
ura bagara ez dut nahi, bizi putzu eri batean.
Maldan behera, maldan behera,
itsasoa erdietsi gabe,
azken minutu hondarrak emanak nituen nahi gabe.
Larru urdin ilunez jantzita nator gaur
oinetakoak salduta, baina oinak ahaztu gabe.
Metro karratu batean kabitzen zaizkit,
gehiegi ordea uso zuri epailearentzako.
Bakea ez dut atsegin nik,
hautsak harrotzera nator, basamortu hezetik.
Gutun batean denbora,
neurriak eta arauak harraskan garbitzeke.
Maldan behera noa nire gainaren bila,
noizbait ikasi genuen distantzia ez dela egia.