Kasernarat taldean aritu ondoren, 2017an atera zuen bere bakarkako lehen lana. Hainbat sari jaso ditu, horien artean Gaztea Maketa Lehiaketako Kafe Antzokiaren saria, eta Euskal Herritik kanpo Kataluinian, Galizian, Frantzian, Belgikan, Alemanian, Suitzan eta Italian eman ditu kontzertuak. Mirokutana ekoiztetxearen Bihar dok amairu dokumentalean parte hartu du berriki, Julen Lekuonaren “Itsasoan urak handi dire” kantuaren bertsio batekin.
Bideo bertikala ✓
Kalitate eskaseko audioa edo lo-fi ✓
Botoi bat falta duen eskusoinua ✓
2019ko martxoaren 24an Landetxako Auzo Elkartean (Irun) grabatutako pieza esperimental, Beatriz Arana aktorearekin.
Azeri beltz
ekialdeko tintontzietatik lapurtutako hitzez
jada urdindutako biloak estaliz.
Papiroa loretan da
eta nire naturaz baliatuz
ikaratu ditut ene belarriak, bularra laztu.
Papiroa loretan banintz bezala
arriskutsu ez diruditen geziak jaurtikiz
zintzurretara, zintzurretara.
Glotisa obturadore itxia da.
Glotisa obturadore itxia da.
Urruntasuna jada gertutasuna da
gertutasuna urruntasun da.
Papiroa loretan da
papiroa loretan da
papiroa loretan da
historia ez dugu egin nahi.