Kasernarat taldean aritu ondoren, 2017an atera zuen bere bakarkako lehen lana. Hainbat sari jaso ditu, horien artean Gaztea Maketa Lehiaketako Kafe Antzokiaren saria, eta Euskal Herritik kanpo Kataluinian, Galizian, Frantzian, Belgikan, Alemanian, Suitzan eta Italian eman ditu kontzertuak. Mirokutana ekoiztetxearen Bihar dok amairu dokumentalean parte hartu du berriki, Julen Lekuonaren “Itsasoan urak handi dire” kantuaren bertsio batekin.
Bideo bertikala ✓
Kalitate eskaseko audioa edo lo-fi ✓
Botoi bat falta duen eskusoinua ✓
2019ko martxoaren 24an Landetxako Auzo Elkartean (Irun) grabatutako pieza esperimental, Beatriz Arana aktorearekin.
Pospolo kaxatxoetan gauari begira hegan
karrikak bustita zeudenan herdoilaren lurrunaz
ez nekinan zenbat aldiz, korapiloez, urdaila apurtzeraino
nik ez ninan deus ulertu, hik ere ez, beharrik ez zagon.