Kasernarat taldean aritu ondoren, 2017an atera zuen bere bakarkako lehen lana. Hainbat sari jaso ditu, horien artean Gaztea Maketa Lehiaketako Kafe Antzokiaren saria, eta Euskal Herritik kanpo Kataluinian, Galizian, Frantzian, Belgikan, Alemanian, Suitzan eta Italian eman ditu kontzertuak. Mirokutana ekoiztetxearen Bihar dok amairu dokumentalean parte hartu du berriki, Julen Lekuonaren “Itsasoan urak handi dire” kantuaren bertsio batekin.
Bideo bertikala ✓
Kalitate eskaseko audioa edo lo-fi ✓
Botoi bat falta duen eskusoinua ✓
2019ko martxoaren 24an Landetxako Auzo Elkartean (Irun) grabatutako pieza esperimental, Beatriz Arana aktorearekin.
So egin, so egin, so egin sua
adaxka erreekin marrazteko.
Hitz egin, hitz egin, a! Izua
xuxurlaka uxatzeko.
Baretuko al zait
letaginak erabiltzeko gogoa?
Izango al naiz gai
zinema hutsen hondakinez eraikitzeko geroa?
Baretuko al zait
letaginak erabiltzeko gogoa?
Izango al naiz gai
zinema hutsen hondakinez eraikitzeko geroa?
Pareta oro karez zuritu
leihorik ez zen lekuan hormak erdibitu.
Banator adaxka oro kiskaltzera,
zure larruz eurak marraztera.