Algortako punk-oi! talde bat da Erasoka. 2011n Itzalpetik kaleratu zuten, iraupen luzeko lehen diskoa, eta 2013an, berriz, Plastic Mask Assasin. Taldearen hamargarren urteurrenarekin batera kaleratu zuten hirugarrena, Pausoak hamar (2018), Tough Ain’t Enough zigiluarekin. Kantu gehienak ingelesez eta euskaraz abesten dituzte.