Hamaika urte inguru zeraman Asier Beramendik talde batentzat abestiak irudikatzen. Goteborgen, Suedian, 2013 urtean lehen lana grabatu ondoren, Donostiara etorri eta Julen Idigorasen laguntzarekin (bateria eta bigarren ahotsak; Skakeitan) Eraul taldea osatu zuen: Borja Anton (gitarra elektrikoa eta biolina; Skakeitan ); Maria Bustos (biolontxeloa), Garazi Esnaola (pianoa, hammonda eta bigarren ahotsak; 3gabe2, Margot) eta Julen Barandiaran (baxua; Burun Danga, Izaro, Skifire). Blues, rock, folk eta popetik elikatzen diren doinuek mugitzen dute Eraul, kontraesanez blai heldutasunaren atzetik ihesi.