Eriz Perez Egiluz musikari urduñarraren bakarkako proiektua da. Alex Lopezek (baxua) eta Kepa Calvok (bateria) osatzen dute taldea. Funkaren eta bluesaren oihartzunak agerikoak dira haien kantuetan, eta rock-and-rollera ere jotzen dute batzuetan. Lehen EPa kaleratu zuten 2025ean, Eriz & Lainopilak izenekoa, lau kantu bildurik.