Trikitiaren doinua da nagusi Azpeitiko Erokomeriren lanetan. Arrasateko ingeniaritza eskolako ikasle batzuek sortu zuten taldea, 2014an: Josu Furundarena (gitarra), Miren Cuerdo (panderoa), Maialen Bastida (ahotsa), Asier Aizpuru (bateria) eta Martin Altuna (trikitia). Erromeriaz erromeria aritu ondoren, taldeak 2017an kaleratu zuen bere disko bakarra: Izan.