Errime 2015ean Azpeitiko eta Zarauzko zenbait musikarik sortutako talde bat da. Sortu eta urtebetera kaleratu zuten lehen diskoa, taldearen izen berekoa, eta Leonard Cohenen Chelsea Hotel kantuaren euskarazko moldaketa kaleratu zuten 2019an, baita Alfonsina Storni idazlearen Lore hori naiz musikatu ere, Uxue Alberdi idazlearen itzulpena erabilz.