Iker de las Heras eta Manex Pagola musikari hernaniarrek osatzen dute Erroka taldea, 2010ean sortua. Akordeoiaren eta biolinaren laguntzaz, munduko hainbat txokotako musika dakarte, elektronikarekin nahastuta. 2023an kaleratu zuen taldeak estreinako lana, Alemanian eta Euskal Herrian grabatutako hamalau abestiz osatuta.