Erromintxelak 2021ean sortu zen, Arrasaten swing musikaren eta manouchearen tradizioa eta euskarazko poesia uztartzeko asmoz. Jon Garciak (ahotsa, gitarra), Iñigo Zubizarretak (gitarra), Jokin Vitoriak (bateria), Aitor Morenok (kontrabaxua), Daniel Apodakak (biolina) eta Andoni Aizpuruk (saxofoi tenorra) osatzen dute taldea.