Begiek ez dute egunero berdin begiratzen,
eta beida ez gaude bakarrik
Hor kanpoan denak segitzen du berdin,
ate hau noiztik dago zabalik
Betiko martxak ez zeukan maitasunik,
betiko martxak ez zeukan maitasunik
Hau ez da Altzagarate,
baina oso gertu gaude
Eta esaidazu berriz nola nahi dezun egin,
iluna da mundu hau gelditzeko bakarrik
Eta ezin badugu egin, behintzat bagara bi
iluna den mundu hau ez da pizten bakarrik
Zuk eta nik ezin dugu ezer egin,
mundu hau hautsita dago lehendik