Urrutira ikusten ez bada,
gertuago saiatu al zara?
Dena erortzear dago jada
Maitasun eske nator bada,
gehiegi eskatzea ez bada.
Gaur ez naiz iritsi zugana, zugana
Lotsari tiraka esango dizut maiz,
ez dudala beste inun egon nahi
"Dena aldatzen bada" esan didazu badaezpada,
lausotu zaizu begirada
Dena agortzen bada, denbora da gure azken bala;
tristea bezain ederra da
Lotsari tiraka esango dizut maiz,
ez dudala beste inun egon nahi
(ez dudala nahi, beste inun egon nahi)
Lotsari tiraka esango dizut gaur,
ni ere beldur naun