Gau luze bat bakerik gabe. Txakur zaunkak ez ziren eten, haizea bortitz. Noiz arte iraungo zuen borroka bakarti hark, nork jakin. Orduan agertu zineten gonbidatuz ostargira. Orduan iritsi zineten aingeru armatuak bezala. Okerrena igaro zen jada. Zapata egokiak hautatuz bide gurutzea gertu berriro. Geroztik txanponak jiraka ditu bere alde biak: bizi ta herio. Hitz gabe geratu zara zortea alde dela ikusten. Hortz, aho bete hortz nago, zu bezalaxe. Heldu sendo eskutik, ez utzi beldurrak banatzen. Badakizu tren horrek ez du luzaro itxaroten. Orduan agertu zineten gonbidatuz ostargira. Orduan iritsi zineten aingeru armatuak bezala. Okerrena igaro zen jada.