Hardcorearen bizitasuna izan da Estricalla taldearen bereizgarri nagusietako bat. Taldearen izenak hondamena esan nahi du aragoieraz. Euskal Herriko, Aragoiko eta Kantabriako musikari batzuek osatu zuten taldea, 2009. urtean: Kuraia eta El Corazon del Sapo taldeetako Fer Apoa abeslari ezagunak eta Kloakao taldeko kideek, hain zuzen ere, baina aurrerago behin baino gehiagotan aldatu dira taldekideak. Diskografia luzea dute, ia osorik Zarautzen grabatua Mikel Kazalisen laguntzaz, eta gaztelaniaz eta euskaraz abestu izan dituzte kantuak.